Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morentin

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria, Jurramendi mendiaren ondoan (Iguzkitzako ibarra, Lizarrako merindadearen hegoaldea). Garaiera, 584 m. 8,74 km2. 1999ko datuen arabera, 137 biztanle ditu (morentindarrak). Mugak: ipar eta ekialdean, Aberin, hegoaldean, Oteitza eta mendebalean, Deikaztelu. Ega ibaia igarotzen da bertatik. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra; langileen % 56,2) eta industria (janari industria, ehungintza; langileen % 25) dira. Aipagarri dira Erdi Aroko San Andres eliza gotikoa (Berpizkundean eta XVII. mendean eraberritua), XIII. mendeko Ama Birjina Leoringo ermita erromaniko-gotikoa eta XVI. mendeko San Gregorioren ermita (XX. mendean berritua).  v  Historia. 1119. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Morentingo herria, Morendien izenaz. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.