Moreau, Gustave
Frantses margolaria (Paris, 1822 - Paris, 1898). Chassériau izan zuen irakasle. Eragin handia izan zuen Matisse, Marquet, Dalí eta, batez ere, Rouault-en pinturan. Hori dela eta, sarritan surrealismoaren eta fauvismoaren sortzailetzat hartu izan da. Moreauren lanetako gaiak Bibliatik eta mitologiatik hartutakoak dira gehienak, eta garrantzi handia du argi-ilunaren jokoak. Haren izena daraman museoan 1.200 pintura eta akuarela eta 7.000 diseinu baino gehiago daude. Lan aipagarrienak: Orphée (1865, Louvre), eta La Fontaineren Fables alegietako ilustrazioak.