Moreiras, Eduardo
Galiziar idazlea (Quiroga, Lugo, 1914 – Vigo, 1991). Moreiras-en gai gustukuena itsasoa zen. Mensajes de Poesía aldizkariaren sortzaile eta bertako zuzendari izan zen. Lehenengo liburuak gaztelaniaz idatzi zituen: El bosque encantado (1947, Oihan sorgindua), Éxtasis (1948), Los oficios (1952, Lanbideak). Ondoren galegoz idazten hasi zen: A realidade esencial (1955), Paisaxe en rocha viva (1958), eta Os nobres carreiros (1970). Moreirasen poesiaren erakusgarri bikaina ageri da Miguel González Garcés-en Poesía gallega contemporánea antologian (1974). Itzulpena ere landu zuen: 1955ean gaztelaniara itzuli zituen Paul Éluard-en poemak