Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moreno Bergaretxe, Eduardo

(Pertur deitua). Gipuzkoar abertzalea eta ETAko kidea (Donostia, 1950 - ?, 1976). Ekonomiako ikasketak egin zituen eta 1972an Ipar Euskal Herrira jo zuen ETAko kidea zelako. 1975etik aurrera ETA politiko-militarreko buruzagi politikoa izan zen eta 1976ko uztailean desagertu zen, Lapurdiko Behobian. Itxura guztien arabera bahitu eta hil egin zuten, eta oraindik ere ez dago argi nork bahitu zuen eta noren aginduz hil zuten Eduardo Moreno.