Moréas, Jean
(Jaiotza izenez, Jannis Papadiamantopoulos). Frantses olerkaria, Grezian jaioa (Atenas, 1856 - Paris, 1910). Sinbolista izan zen hasieran, baina bide hori utzi eta 1891n, Charles Maurras-ekin batera, “École romane” sortu zuenetik eskola greziarren eta erromatarren eragina nabarmena da bere lanetan; eskola horrek izan zuen olerkari nagusia izan zen. Idazlan aipagarrienak: Les cantilènes (1886) eta Les stances (1899-1901).