Modigliani, Franco
Italiar jatorriko estatubatuar ekonomista (Erroma, 1918 - 2003). Massachusetts Institute of Technology (MIT) ospetsuko irakaslea izan zen 1962. urtetik aurrera (irakasle emeritua 1988. urtea geroztik). Modiglianik Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen 1985. urtean aurrezkiari eta finantza merkatuei buruz egindako azterketa aitzindariengatik. Era berean, finantza merkatuak eta inbertsoreen itxaropenak lotzen zituen eredu bat sortu zuen.