Modigliani, Amedeo
Italiar margolaria eta eskultorea (Liorna, 1884 - Paris, 1920). Parisa joan zen bizitzera 1906. urtean, eta oso pobre bizi izan zen Montmartreko giro bohemioan. Utrilloren eta Picassoren adiskide izan zen. Haren hirurehun lan baino gehiago ezagutzen dira, baina, dirudienez, beste hainbeste apurtu zituen etsialdietan. Hasieran eskultura landu zuen, kubismoaren eta Afrikako artearen eraginpean, baina pixkanaka bere estiloa, oso berezia, moldatu zuen. Estilo horren ezaugarriak formen luzapena, irudiaren estilizazio fina eta koloreen berotasuna dira, ia kontrasterik gabe argien eta itzalen artean. Modiglianiren lan gehienak emakume biluziak eta erretratuak dira. Lan aipagarrienak: Kisling, Paul Guillaume, Madame Hastings, Zborowsky, etab.
- moderatzaile
- modernismo
- moderno
- modestia
- Modiano, Patrick
- Modigliani, Amedeo
- Modigliani, Franco
- modu
- Modugno, Domenico
- moduko
- moduladore