Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

modu

iz. Era, gisa, moldea. || Modu onean. Modu onean, modu txarrean erantzun. Modu onean erositako tresna.  v  Mus. Eskala bateko notak antolatzeko era, nota tonikarekin sortzen duen bitarteen (noten arteko tartea) arabera. Moduari esker doinuak egitura teorikoa hartzen du. Modu bat doinuaren hiztegia bezala da; zein nota erabil daitezkeen aukeratu eta zehazten du, eta zeinek izango duen garrantzi berezia. Musika lan baten modua definitzeko bi nota hartzen dira batez ere kontuan: azkena, doinua bukatzen den nota, tonika ere deitua; eta dominantea, bigarren mailako tonalitate gune baten antzekoa.