moderno
izond. Gaurkoa, egungoa; garai berekoa. v Arte modernoa. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran garaturiko zenbait arte mota. Forma eta konbentzio tradizionalen edo akademikoen aurkako artea egiten duten higikunde, teoria eta jarrera askori deitu izan zaio moderno. Arte alor guztien artean pinturan nabarmendu zen batez ere higikunde modernoa. v Adituen arabera pintura modernoa G. Courbet, E. Manet eta inpresionistekin abiatu zen, 1890etik aurrera bereziki. Harrezkero, sartaldeko kulturan garrantzia izan dute estilo eta higikunde anitz jarraitu zitzaizkion bata besteari: neoinpresionismoa, sinbolismoa, modernismoa, fauvismoa, kubismoa, futurismoa, espresionismoa, konstruktibismoa, orfismoa, purismoa, dadaismoa, surrealismoa, errealismo sozialista, Art Brut, espresionismo abstraktua, Pop Art, Op Art, minimalismoa, neoespresionismoa, etab. Higikunde guztion aniztasuna gorabehera, denetan pinturaren adierazpen baliabideen inguruko ikerketa bat egiten da, XX. mendeko bizimolde aldakorrari erantzun egokia ematearren.