Modiano, Patrick
Frantses eleberrigilea (1945). Bere liburuetan Bigarren Mundu Gerrako giroa eta gertaerak islatzen ditu. Idazlan nagusiak: La Place de l’Etoile (1968), Boulevards de ceinture (1972, Inguru bulebarra), La Ronde de nuit (1969, Gaubidea), Villa triste (1975), Livret de famille (1977, Familia liburuska), Rue des boutiques obscures (1978, Denda ilunen kalea), Goncourt saria jaso zuena, Une jeunesse (1981, Gaztaro bat), De si braves garçons (1982, Hain gazte ausartak). Zinemarako istorio bat ere idatzi du, Louis Malle-rekin batera (1974, Lacombe Lucien). Hauek ditu, argitaratu dituen azken lanetan, aipagarrienak: Voyage de noces (1990, Eztei bidaia); Fleur de ruine (1991, Hondamendiaren lorea); Chien de printemps (1993, Udaberriko zakurra).