Modugno, Domenico
Italiar abeslaria (1928 - 1994). Gaztetan Erromara joan zen zineman aritzeko asmoarekin, baina berehala abeslari hasi zen. Erroman bizi zela hainbat lan idatzi zituen Fonit Records etxearentzat, sizilieraz lehenbizi eta italieraz ondoren. Grabatu zituen lehenengo kantuen artean aipatzekoak dira "La Donna Riccia" (1956) eta "Lazzarella" (1957). 1958an San Remoko sari ospetsua irabazi zuen "Nel Blu Dipinto Di Blu" edo "Volare" abestiarekin. Abesti hark berehala hartu zuen lehenengo lekua Estatu Batuetan eta baita munduko beste hainbat herrialdetan ere. Ondoren arrakasta handiko beste lan batzuk egin zituen: "Piove" (1959), "Addio, Addio" (1962), edo "Dio Come Ti Amo" (1966). 1960ko hamarraldiak aurrera egin ahala Modugnoren ospeak beherantz egin bazuen ere, Italian garrantzi handiko abeslaria izaten jarraitu zuen. Hogei milioi disko baino gehiago saldu ditu munduan osoan zehar.