Meyer, Russ
Estatubatuar zinema zuzendaria (Oakland, Kalifornia, 1992). Bigarren Mundu Gerran kamarografo gisa lan egin zuen frontean, Art Lloyd zinemagilearekin ikasi ondoren. Gerra bukatuta, dokumentalak egin zituen San Francisco inguruko konpainia batzuentzat, eta biluzien argazkiak Playboy aldizkariarentzat. Gero Estatu Batuetan modan jarri ziren film erotikoen aitzindarietako bat izan zen: The immoral Mr. Teas (1959), Vixen (1968). Filmak estreinatzeko arazoak izan zituen, baina oso harrera ona izan zuten eta dirua egin zuen. Hala, diru gutxirekin bortxakeria eta sexu ugariko filmak eginez, irabazi handiak lortu zituen. Film aipagarrienak: The naked camera (1960); Erotica (1961); The immoral West and how it was lost (1962); Heavenly bodies! (1963); Memories of a woman of pleasure (1964); Faster, Pussycat, Kill! Kill! (1966); Finder keepers, lovers weepers! (1968); Cherry, Harry and Raquel (1968); The seven minutes (1971); Blacksnake (1973); Supervixens (1975); Megavixens (1976); Up the valley of the beyond (1991). Erica Gavin antzezlea izan zen bere film askotako protagonista nagusia.