Mexiko Berria (New Mexico)
Estatu Batuetako hego-mendebaleko estatua; 315.115 km2 eta 1.300.000 biztanle. Hiriburua, Santa Fe; hiri nagusia Albuquerque. Coloradoko goi-ordokiaren zati bat eta Mendi Harritsuen hegoaldea hartzen du. Klima kontinentala da, eta euri gutxi egiten du. Grande ibaia eta Pecos, aurrenekoaren ezkerraldeko adarra, dira aipagarrienak. Ingelesa eta gaztelera erabiltzen dira, eta biztanle gehienak protestanteak dira, katoliko asko ere badagoen arren. Nekazaritzak ez du garrantzi handirik, lurraren eta klimaren ezaugarrien ondorioz. Hala ere kotoia, laboreak, etab. lantzen dira. Abeltzaintzan ardiak, behiak eta zerriak dira nagusi. Meagintzan azpimarratzekoak dira uranio hobi handiak, eta, horiez gainera, petrolioa, gasa, ikatza... Industrian petrolio findegiak, zentral nuklearrak eta elikagaiak dira garrantzi handiena duten alorrak.
- Metzinger, Jean
- Metzys, Quentin
- Meurthe-et-Moselle
- Meuse
- mexikar
- Mexiko Berria (New Mexico)
- Mexiko
- Mexikoko golkoa
- Mexikoko hiria
- Meyer, E Y
- Meyer, Russ