Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

meza

iz. Erlijio katolikoan, ogiaren eta ardoaren bidez Kristoren heriotza oroitarazten den elizkizuna. || Meza atera. Mezak ateratzeko dirua. || Meza eman. Aita Nikolasek eman zuen atzoko meza. || Meza entzun. Telebistan entzun dut meza. || Meza lagundu. Osabak lagundu du meza. || Meza nagusi. Igandeko meza nagusian.  v  Kristauen artean Jainkoa gurtzeko erritu nagusia da. Eliza katolikoaren arabera, meza Jesu Kristoren heriotza eta berpiztea gogoratzen den sakramentua da. Bi parte bereizten dira: Jainkoaren hitzaren liturgia (ebanjelioen irakurketa eta homilia) eta eukaristiaren liturgia (eskaintza, eukaristiako otoitza eta jaunartzea). Vatikanoko bigarren kontzilioak meza emateko moldean berrikuntzak agindu zituen: latinaren ordez herri-hizkuntzak erabiltzea proposatu zuen eta errituaren zorroztasuna murriztu zuen, herriak gehiago parte har zezan eta meza hurbilagotik bizi zezan.