Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mexikoko hiria

Mexiko herrialdeko hiriburua; 9.377.000 biztanle. Izen bera daraman udalerriak eta Barruti Federalak osatzen dute. Bi guneak bat eginik daude 1970eko abenduaren 29az geroztik. Industrian garrantzi gehien duten alorrak siderurgia, ehungintza, papergintza, elikagaiak, kimika eta sendagaiak dira. Mexiko osoko komunikabidegune nagusia da. Unibertsitatea, 1551n sortua. Nazioarteko aireportua.  v  Historia. Hernán Cortés-ek eraiki zuen Mexikoko hiria, 1519an, Tenochtitlan hiria zegoen lekuan. Amerika osoko hiri nagusia bilakatu zen, eta, Limarekin batera, merkataritzaren eta esportazioaren monopolioa izan zuen. XIX. mendean, borroka zibilek eta Estatu Batuen eta Frantziaren okupazioek nolabaiteko atzera pausua eragin zioten hiriari. Bertan egin ziren XIX. Olinpiar Jokoak, 1968. urtean, gatazka handien artean.