Metsu, Gabriel
Flandestar margolaria (Leiden, 1629 - Amsterdam, 1667). Gerrit Dou-ren ikasle izan zen. Harenaz gainera, Hooch-en eta Rembrandt-en eragina dute Metsuren lanek. Familia giroa margotu zuen, errealismo handiz. Egin zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Haur eria, Gosaria, Musika lekzioa, Geelurick merkatariaren sendia, Van Tromb almirantea.