Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metronomo

iz. Mus. Musikan denbora, erritmoa edo konpasa zehazki markatzeko erabiltzen den tresna mekanikoa. Ezagunena J.M. Mälzel-ena (1722-1838) da, uste denez Winkel-ek asmatutakoan oinarritua. Erloju mekanismo batek mugitzen duen pendulua da. Penduluaren lastertasuna pisu bat gorantz edo beherantz mugituz bizkortu ala gelditu egiten da. Penduluaren eskala mailakatua dago 30etik 180ra. Pisua 80an jarriz gero, adibidez, pendulua minutuko laurogei aldiz mugitzen da, soinua eginez. Oso baliagarria da musika pasarte zailak ikasteko.