metxa
iz. Kotoizko soka mehea, erregai batez bustia, airean dagoen muturretik errearazten dena. || Erraz su hartzen duen gai batez eginiko soka. v Gaur egun gehien erabiltzen direnak metxa leher-eragileak dira: barnealdea merkurio fulminatozkoa izaten dute, eta kanpoaldea eztainuzkoa edo kartoizkoa izaten da. Antzina poliki erretzen ziren metxak (berun aztetatozko soluzio batean bustitako kalamuzko sokak) erabili ohi ziren.