Metternich, Klemens, printzea
Austriar politikaria (Koblenz, 1773 - Viena, 1859). Austriako enbaxadore izan zen Europako zenbait herrialdetan, eta 1810ean Estatuko ministro aukeratu zuten. Austriako Maria Luisa I.aren eta Napoleonen arteko ezkontza antolatu zuen. Ehun Egunetako gerraren ondoren, Austria potentzia handia bilaka zedin lan egin zuen. Prusiak, Austriak eta Errusiak osatzen zuten indar kontserbatzailearekin elkar laguntzarako hitzarmena lortu zuen, Aliantza Santua izenarekin ezagutu zena, hain zuzen. 1848ko iraultzaren ondoren kargua utzi eta atzerrira ihes egin behar izan zuen. Vienara itzuli ondoren politikatik at bizi izan zen hil arte.
- Metropolitan Opera House
- metropolitano
- metrorragia
- Metsu, Gabriel
- Metsys, Quentin
- Metternich, Klemens, printzea
- metxa
- Metxika
- Metz
- Metzinger, Jean
- Metzys, Quentin