Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Metsys, Quentin

Flandestar margolaria (Lovaina, 1466 - Anberes, 1530). Errealismo flandestarra eta Leonardo da Vinciren Berpizkunde aurreko berrikuntzak bateratu zituen. Egin zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Kristo bedeinkatzen, Ama Birjina eta Haurra, Gerezien Ama Birjina, Santa Anaren familia (1509), Kristoren ehorzketa (1511), Erasmo Corsini.