Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Metz

Frantziako ipar-ekialdeko hiria, Moselleko departamenduko hiriburua, Lorrenako lurraldean; 118.502 biztanle. Ibai portu bat osatzen du Mosela ibaiaren eskuinean. Mekanika eta elektronika. San Esteban katedral gotikoa, XIV-XVI. mendeetakoa, Erdi Aroko harresiak. Alemaniaren inperioaren barruan geratu zen 1871n, eta Versailles-eko hitzarmenaren bitartez berreskuratu zuen Frantziak.