Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mayenne

Frantziako ipar-mendebaleko departamendua [53], Loire ibaiaren bi aldeetara hedatzen dena. 5.213 km2 eta 312.000 biztanle. Hiriburua, Laval. Hegoaldeko lurrak lauak ditu, iparraldekoak berriz menditsu samarrak. Abere hazkuntza da Mayenneko ekonomia oinarririk sendoena (behi eta zaldi aziendak, batez ere). Lantzen diren laboreek, gariak, garagarrak eta oloak, ez dute abere hazkuntzaren garrantzirik. Are garrantzi gutxiago du industriak. Oihalak, oinetakoak eta elektrika tresnak egiten dira gehienbat. Industria langintza gehiena Château-Gontier hirian dago.