Maynard, François
Frantziar olerkaria (Okzitaniako Tolosa, 1582 - Saint-Céré, 1646). Malherberen ikasle izan zen, eta ondoren Valoiseko Margarita erreginaren idazkari. Aurillac-eko kartzelako zaintzaile izendatu zuten. Frantziako Hizkuntza Akademiaren sortzaileetako bat izan zen. 1646an haren olerkiak bildu eta Oeuvres izenburupean argitaratu ziren. Bertan bildurik dira Maynard-en odak, epigramak eta hamalaudunak.