Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mayflower

(Eusk. “Maiatzeko lorea”). 1620ko azaroaren 26an, hainbat erromesekin Ingalaterra Berria izango zen eskualdera iritsi zen ontziaren izena. Southamptonen (Ingalaterra) ontziratu zirenek eta Speedwel ontzitik jaso zituztenek jarri zituzten Plymouth hiriaren oinarriak eta haiek izan ziren Estatu Batuetako lehen kolonizatzaileak ere. Lehorreratu baino lehen Estatu Batuetako lehenbiziko konstituziotzat har daitekeen ituna, Mayflower Compact izenez ezagutzen dena, idatzi eta sinatu zuten.