Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maxixatzen

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1996ko abuztuan kaleratu zen lehen aldiz. Azkoitian du egoitza, eta izen bereko elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria izan da 2001eko urtarrila arte, eta otsailetik aurrera hamabostekaria bilakatu da; 1.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 24 orrialde izaten ditu normalean eta Azkoitian banatzen da. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere.