Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maxwell, James Clerk

Eskoziar fisikaria (Edinburgo, 1831 - Cambridge, 1890). Aberdeen, Londres eta Crambridge-eko unibertsitateetan irakasle izan zen. Maxwell-ek idatzi zituen teorien artean aipagarri dira elektrizitatearen, magnetismoaren eta gasen teoria zinetikoaren gainean egin zituenak. Elektrodinamikaren oinarriak finkatu zituen. Magnetismoari buruz haren izena daraman teoria garatu zuen, 1855. urtean hasi eta urteetan zehar ikertu zuena. 1856. urtean bere izena duten ekuazioak formulatu zituen; haien bidez elektromagnetismo klasikoa matematikoki adieraztea lortu zuen. Gasen dinamika, astronomia eta koloreak ere ikertu zituen besteak beste.  v  Maxwellen ekuazioak. Elektromagnetismoaren oinarrizko legeak Michael Faraday ingeles fisikariak finkatu zituen eremu elektriko eta eremu magnetiko kontzeptuetan oinarriturik elektrizitatea eta magnetismoa erlazionatzen dituzten ekuazioak. Maxwellen ekuazioak Heinrich Hertz alemaniarrak aurkitu zituen uhin elektromagnetikoak badirela hartzen du oinarritzat. Maxwellen ekuazioez erradiazio elektromagnetikoaz gainera erradiazio optikoa ere adierazten da. Maxwellen ekuazioen bidez eremu elektriko eta magnetikoaren balioa kalkula daitezke, r karga elektrikoaren dentsitatearen eta j korronte elektrikoaren dentsitatearen funtzioan. eremu elektrikoaren intentsitatea delarik, eta eremu magnetikoaren intentsitatea, e ingurunearen konstante dielektrikoa eta m berriz irazkortasun magnetikoa delarik. Maxwellen ekuazioak hauek dira:     



“rot” gisa adierazten dena errotazionala da, ardatz kartesiarretan adieraziz osagai hauek dituen bektorea alegia:        



“div” gisa adierazten dena, berriz, bektoreen analisian erabiltzen den eragiketaren ikur bat da. Kasu honetan eremu magnetikoaren dibergentzia era honetan adierazten den eskalarra da: