Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maximova, Iekaterina Sergeievna

Errusiar dantzaria (Mosku, 1939). Bolshoiko dantzari nagusia egin zuten 1958an. Berehala ikusle zorrotzenen dantzari gustukoena bihurtu zen, bere teknika eta grazia bereziari esker. Arrakasta handia izan zuen Giselle, Intxaur kraskailua eta Don Kixote lanetan. Franco Zeffirelliren La Traviata (1983) filmean parte hartu zuen Vladimir Vassiliev bere senarrarekin batera.