Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maximo

(Lat. Maximus Magnus Clemens). Erromatar enperadorea, jatorriz Hispaniakoa (?, - Aquileya, 388). 383tik 388ra bitartean izan zen enperadore. Valentiniano I.arekin eta Grazianorekin ibili zen Mauritaniako eta Britainiako gerretan, baina gero, eskoziarren eta irlandarren kontrako kanpaina batean garaile izan zela aitzakia harturik, enperadore aitortzeko eskatu zien soldaduei. Handik hara, kristau egin, Britainian matxinatu, Galiara igaro eta Lyoneraino aurreratu zen. Galiako zaldizko gudarosteen burua Maximoren alde jarri zen orduan eta Graziano hil zuen. Teodosiok eta Valentiniano II.enak enperadore aitortu zuten, Hispaniako, Galiako eta Britainiako lurraldeetan. Iliriako, Afrikako eta, batez ere, Italiako lurraldea ere nahi zituen ordea. Italiari egin zion aurrena eraso eta Valentiniano II.ari kendu zion hura, baina Teodosiok ez zuen onez eraman hori. 388an, soldadu godoz, alanoz eta hunoz osatutako gudarostea bildu, hura menderatu eta hil arazi egin zuen.