Martín Gaite, Carmen
Espainiar idazlea (Salamanca, 1925 - 2000). Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen batez ere. Espainiako berrogeita hamarreko belaunaldiko kidetzat jotzen da. El balneario (1953) izan zen argitaratu zuen lehen liburua. Handik bost urtera, Entre visillos eleberria argitaratu zuen. Giro barnerakoia da nagusi idazlan horietan. Martín Gaiterenak dira, halaber: Ritmo lento (1963, Erritmo geldia), Retahílas (1974), Fragmento de interior (1976), El cuarto de atrás (1978, Atzeko gela), Nubosidad variable (1992, Eguraldi aldakorra) eleberriak; Las ataduras (1960, Loturak), ipuin liburua; eta Usos amorosos de la posguerra española (1987, Amodiozko usadioak Espainiako Gerraren ondoren) eta El cuento de nunca acabar (1983), saiakerak.