Martin du Gard, Roger
Frantziar idazlea, eleberrigilea, eta drama idazlea (Neuilly-sur-Seine, 1881 - Bellême, 1958). Peleografia eta artxibistika ikasketak egin zituen. Bere obretan erakusten duen dokumentazio zaletasunagatik eta errealitate sozialaren analisiagatik XIX. mendeko naturalismoaren baitan kokatu izan dute kritikariek. Bere obra nagusia Les Thibaults, zortzi liburukiz osatutako eleberria, da. 1937an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.