Martin Etxebeste, Jon
Gipuzkoar bertsolari eta idazlea (Oiartzun, 1981). Publizitate eta Harreman Publikoan lizentziaduna da, eta kazetari eta gidoilari gisa egiten du lan. Oiartzungo Bertso Eskolan hasi zen bertsotan, eta bertan irakaslea da orain bera. Bat-bateko sariketa eta bertsopaper lehiaketa asko irabazitakoa da. 2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan zen. 2007an, berriz, hirugarren geratu zen. 2008an Ero argitaratu zuen, erotasunari eta erokeriari buruzko 19 ipuinen bilduma (2007ko Igartza saria).