Martin Loinazkoa, Santua
Euskal apaiz martiria (Beasain, 1566 - Nagasaki, 1597). Auzigai da santu katoliko honen sorterria; Beasaingoa zela diote batzuek, Ibarrangelukoa edota Bergarakoa beste batzuek. Alcalako unibertsitatean egin zituen ikasketak eta 1586an frantziskotarren ordenan sartu zen. 1590ean apaiztu eta 1593an Mexikora joan zen. 1596an Japoniara bidali zuten eta 1597an hil zuten, gurutzean lantzaz josirik, beste hogeita sei lagunekin batean (zazpi frantziskotar eta kristau bihurturiko hogei japoniar), Japoniaren konkista prestatzen ari zirelakoan. Urbano VIII.ak dohatsu egin zituen eta Pio IX.a aita santuak santu 1862an.