Martín Fierro
Argentinako olerki nazionala, Jose Hernándezek idatzia. Gautxo baten bizitza du gai nagusia, eta kontakizunezko olerkia da. Lehen zatia 1872an agertu zen, eta handik zazpi urtera, 1879an, bigarrena, La vuelta de Martín Fierro izenburupean. Olerkiak arrakasta izugarria lortu zuen Argentinako biztanleen artean. v 1972an, Txomin Jakakortajarenak euskarara itzuli eta argitaratu zuen Matxin Burdin izenburupean.