Manrique, Jorge
Espainiar olerkaria (Paredes de Nava, Palentzia, 1440? - Cuenca, 1479). Elisabet erreginaren gortean bizi izan zen, eta haren alde borrokatu zen hainbat gudutan. Garci-Muñoz gazteluaren aurrean hil zen borrokan ari zela. Bere garaiko gustuaren araberako gaiak erabiltzen zituen. Berrogeita hamarren bat poema gordetzen dira Jorge Manriquerenak, XV. mendeko Cancionero-en bidez heldu direnak. Lan azpimarragarriena, ospe handia eman diona, bere aita hilari eskainitako Coplas a la muerte del maestre don Rodrigo da (1476, Jorge Manrique’ren koplak izenburupean itzuli zituen euskarara Nemesio Etxanizek) edo Coplas a la muerte de su padre izenburuarekin ezagunagoak direnak. Jorge Manriqueren obrak zubi egiten du Erdi Aroko eta Berpizkundeko literaturen artean.