Manrique, César
Kanariar eskultorea (Arrecife, 1920 - Arrecife, 1992). Margolaritza figuratiboa landu zuen hasieran, eta Lanzarote uharteko ikuspegiak hartu zituen bere lanaren oinarritzat. César Manriquerenak dira Lanzaroteko monumentu gehienak, horien artean “Jameos del Agua” ezaguna. Auto istripuz hil zen.