Manrique, Silvia
Belar-hockeyko jokalari bizkaitarra (Laudio, 1973). 114 nazioarteko partida jokatu ditu Espainiako selekzioarekin. Bere ibilbidean lortu duen emaitzarik aipagarriena 1992. urtean Bartzelonako Olinpiar Jokoetan eskuratu zuen urrezko domina da. Espainiako Ohorezko Ligan, Madrilgo Club de Campo taldean jokatzen du. Talde honekin eskuratu dituen tituluen artean, Liga Txapelketa bat, Erreginaren Kopa eta Europako Txapelketa dira aipagarriak. Aretoko hockeyan, berriz, bi Liga Txapelketa irabazi ditu.