Mannoni, Maud van der Spoel
Frantses psikoanalista, jatorriz herbeheretarra (Courtrai, 1923 - Paris, 1998). Françoise Doltoren analista eta laguntzaile izan zen Trousseau ospitalean (1949). 1950ean Jacques Lacan ezagutu zuen. 1969an Bonneuil-sur-Marneko eskola esperimentala sortu zuen, B. Bettelheimek Estatu Batuetan sortu zuen eskola ortogenikoan oinarritua, eta elkarte horretako formazio eta ikerketa zentroa ere antolatu zuen. Lan ugari idatzi zituen: l’Enfant arriéré et sa mère (1964, Ume atzeratua eta bere ama), le Premier Rendez-vous avec le psychanalyste (1965, Lehenengo hitzordua psikoanalistarekin), l’Enfant, sa «maladie» et les autres (1967, Haurra, bere «eritasuna» eta besteak), le Psychiatre, son «fou» et la psychanalyse (1970, Psikiatra, bere «eroa» eta psikoanalisia), Amour, haine, séparation (1993, Maitasuna, gorrotoa, bereizketa), les Mots ont un poids. Ils sont vivants (1995, Hitzek pisua dute. Bizidunak dira).
- Mann, Heinrich
- Mann, Michael
- Mann, Thomas
- Mannerheim, Carl Gustav Emil, baroia
- Mannheim
- Mannoni, Maud van der Spoel
- Mano Negra
- Manolete
- manometro
- Manrique, César
- Manrique, Jorge