Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mansart, Jules Hardouin

Frantses arkitektoa (Paris, 1646 - Marly-le-Roi, 1708). François Mansart-en iloba eta ikaslea. Aldi klasikoaren une berriari eman zion hasiera Frantzian. Versailleseko berrikuntza lanetan aritu zen, Luis XIV.aren aginduz. Berak egin zituen Vendôme plazako planoak eta baita beste jauregi batzuenak ere. Lan aipagarriena Maisons izeneko gaztelua da, 1642-1651 bitartean egina.