Mannheim
Alemaniako hiria (Baden-Württemberg), Neckar eta Rhin ibaien elkargunean. 306.000 biztanle. Rhin ibaia gurutzatzen duen zubi batek lotzen du Ludwigshafen hiriarekin. Antzerki nazionala, gaztelua, Jesuiten eliza, udaletxe zaharra, Arte Ederretako museoa eta lorategi ederrak. Garrantzi handiko portua eta industriagunea: siderurgia, autoak, elektronika, kimika, botikak, zelulosa, goma, ehunak, petrolio findegia eta janari industria. v Mannheim-eko eskola. Johann Stamitz eta Franz Xaver Richter musikagileek XVIII. mendean sortu zuten musika eskola. Eragin handia izan zuen Vienako lehen eskolan eta sinfonia klasikoan.