Manco Capac Ia
Inken mitologian, Eguzkiaren semea. Elezaharrak dioenez, Eguzkiak urre puska bat eman zion, eskualde emankorrik aurkitzen bazuen lurpean sartzeko. Cuzcoko haranean aurkitu zuen bila zebilen lurra; han bizitzen jarri eta Cuzco hiria sortu zuen. Berak surtu zuen inken inperioa eta bera izan zen lehen erregea ere (XII. mendearen bukaera).