Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manco Capac IIa

Inken enperadorea (1500 - 1544). Huaina Capac-en semea. Pizarrok enperadore egin zuen, baina konturatu zenean lurralde haiek aiseago konkistatzeko izendatu zutela, Cuzco setiatu zuen (1536). Ezin eutsi izan zion setioari eta Ande mendietara ihes egin zuen. Diego Mendez-ek hil zuen Vilcabanban.