Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manaus

Brasilgo hiria, Amazonas estatuko hiriburua; 1.090.000 biztanle. Amazonas eta Negro ibaia elkartzen diren gunean dago. Garrantzi handiko ibai portua da. Aberastasun iturri nagusiak, kimika eta kautxu industria, petrolio findegia eta turismoa dira. Aipagarria da 1965ean sortu zen unibertsitatea.