Mancisidor, Lutxi
Gipuzkoar musikologoa (Zumaia, 1937). Donostiako kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. 1961ean misiolari egon zen eta geroago Madrilen egin zituen goi mailako ikasketak José Cubilesekin. Gregoriar kantuan, musika formetan eta musikaren historia gaietan diplomatu zen Le Mans-eko San Gregorio eskolan. Liturgi Musika Berritzeko Kontzilio ondoko Batzordean parte hartu zuen ondoren. 1969-75 bitartean Zairen egon zen misiolari eta irakasle aritu zen Kinshasa-ko kontserbatorioan, eta Zaireko Nazio Museoko Ikerkuntza sailaren arduradun izan zen musika arloan. Euskal Herrira itzuli zenetik musikaren pedagogiaren berrikuntza izan du eta du bere lanaren helburu nagusi.
- manatze
- Manaus
- manba
- manbo
- Mancini, Henry
- Mancisidor, Lutxi
- Manco Capac Ia
- Manco Capac IIa
- Mancomunitat de Catalunya
- Manche
- Manchester