Magnusdóttir, Pórunn Elfa
Islandiar idazlea (Reykjavik, 1910 - 1995). 1933an hasi zen idazten, hogeita hiru urte zituela: ipuin bilduma bat, Reykjavik-en alabak I. Hiri giroko lana da, eta bere garaiko gainerako idazleen herri giro eta tradizio errealistako bideetatik aldendu zen bertan. 1934 eta 1938. urteetan argitaratu ziren Barre egiten du udaberriak eleberriaren bi aleak, Reykjavik-en alabak II eta Reykjavik-en alabak III azpitituluarekin. Reykjavik-eko neskatxa gazteen bizimodua kontatzen du, estilo alai eta hiriko argot hitzez betetako hizkuntzan. Lan horretako protagonista idazle izan nahi duen neskatxa bat da, argitaletxeen iruzurrei aurre egin behar diena.
- magnolia
- magnolia
- magnoliazeo
- Magnus, Heinrich Gustav
- Magnus
- Magnusdóttir, Pórunn Elfa
- mago
- Magon
- Magreb Arabiarraren Batasuna
- Magreb
- Magritte, René