Magnus, Heinrich Gustav
Alemaniar fisikaria (Berlin, 1802 – Berlin, 1870). Gasak eta isurkari–lurrun sistema aztertu zituen. Azido periodikoa aurkitu zuen eta isurkari korronte batek errotazioan higitzen ari den gai solido batean duen eragina zehaztu zuen bere izena daraman legearen bidez. Selenioaz eta platinoaz ere zenbait ikerketa egin zituen. v Magnus–en efektua. Fis. Bere ardatzaren inguruko errotazioan ari den zilindro edo esfera bat isurkari batean higitzen denean, errotazio ardatzarekiko elkarzuta den indar bat sortzen da.
- magnetroi
- magnitude
- magnolia
- magnolia
- magnoliazeo
- Magnus, Heinrich Gustav
- Magnus
- Magnusdóttir, Pórunn Elfa
- mago
- Magon
- Magreb Arabiarraren Batasuna