Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

magnolia

iz. Bot. Magnoliazeoen familiako zuhaitz handia, 25 m inguru luzea (Magnolia grandiflora). Adaburu zabala eta adaje biribil luzarana izaten du. Hosto berde ilunak, distiratsuak eta gogorrak ditu eta loreak berriz zuri handiak eta oso usaintsuak, uztailetik aurrera zabaltzen direnak. Fruitua pinaburuaren egituratsukoa du. Berez Ipar Amerikako hegoaldekoa da, baina Europako hegoaldean eta batez ere Mediterraneo itsasoaren inguruetako eskualdeetan ere zabaldu samarra dago. Zuhaitz apaingarri gisa erabiltzen da.