Magallanes itsasartea
Hego Amerikako hegoaldeko ertzean dagoen itsasartea, Txileko uretan. 538 km da luze eta 3-30 km zabal. Hego Amerikako kontinentea eta Grande de Tierra del Fuego, Dawson eta Clarence uharteak bereizteaz gainera, Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoa ere bereizten ditu. Oso itsaslaster indartsuak izaten dira han. Fernando Magallanesek aurkitu zuen 1520an.