Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Magdeburgo

Alemaniako eskualdea, herrialdearen erdialdean. 11.525 km2. 1.267.100 biztanle (1981). Hiriburua: Magdeburgo. Lurralde lau apala da, gehienean 100 m inguruko garaiera duena. Hego-mendebalean lurralde garaiagoak ditu (Brocken mendia, 1142 m). Elba ibaiak hegoaldetik iparraldera igarotzen du. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (erremolatxa, patata, oloa, garia), basogintza, abere hazkuntza (behiak) meategiak (burdina), industria (makineria, ibilgailuak, ehungintza, altzariak, kimika gaiak, elektrizitate tresneria) eta zerbitzuak (garraioak) dira.