Magdalena
Kolonbiako ibaia. Andeetako erdiko mendikatean sortzen da, 3.500 m-ko goratasunean. 1.550 km luze da, eta horietatik 1.000 baino gehiagotan ontziz ibil daiteke. 8.000 m3/s baino gehiagoko ur emaria du, eta 260.000 km2-ko arroa osatzen du. Ibaiadar nagusiak Cesar, San Jorge eta Cauca ditu. Delta zabal batean itsasoratzen da, Barranquilla aldean. 1.448 km-tan ontziz ibil daiteke, baina tarteka ur-jauziek ibilbidea eteten dute.