Magadha
India ipar-hegoaldeko antzinako erresuma, gaurko Bihar estatua eta Uttar Pradesh estatuaren ekialdea hartzen zituena. Lehenengo hiriburua Rahagrija (gaurko Ragjir) izan zen, eta geroago Pataliputra (gaurko Patna). Bimbisara erregearen garaian (K.a. VI. mendean) Vardhamana Mahavirak (Jainismoaren sortzaileak) eta Gautama Budak predikatu zuten han. Asoka erregearen garaian (K.a. 273-232) izan zuren bere gailurra; Gupta dinastiarekin (K.o. IV-V. mendeak) beste berpizkunde bat izan zuen, bai politikan bai kulturan; horren ondoren ordea, inguruko erreinuek irentsi zuten berriro.